XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eskualduna batasunaren bazkaria

Maitzaren 9-an ginuen Eskual Etxean, urte oroz Eskualduna batasunak antolatzen duen bazkari haundia.

Eguna joan da giro anaikorrean, Bernard Cathala musikariarekin.

Eskualduna batasuna da Eskual Etxean diren zazpi elkarteetarik bat.

Adinez xaharrena dago.

Ainitzen gogoan Eskualduna dago gehienik xuberotarren batasun bat bainan erran ditake aspaldian idekia dela euskaldun guzieri.

Duela zenbait urte, Eskualduna-k muntatzen zuen euskal besta haundi bat abendoan.

Besta horietarat etortzen ziren herritar abeslari hoberenak, kantaldien ondotik, emanak zirela goizalderaino dantzaldiak.

Wagram sala hortan eman zuen ere hemengo euskaldunetaz pastorala bat, duela 30 bat urte.

Antolatzen zituen ere dantzaldi batzu ibiakoitzean.

Nola ez aipa ere Haurren bakantzetako treinak, hauk ere aspaldikoak.

Ez uste izan Eskualduna batasuna orai deus egin gabe dagola.

Urtean bi besta haundi antolatzen ditu, maiatzeko bazkaria eta udan Herrian egiten duen Pariseko euskaldunen eguna ahantzi gabe ere bertze besta batzu, nola otsailean egin besta eta dantzaldia, Jean Bouin kirol zelaieko sala batzuetan.

Liburu bat 1937-ko euskal haur iheslarietaz

Espace Louise Michel erakus-tokian presentatua izan da liburu bat, españolez idatzia 1937, Los Ninos vascos evacuados a Francia y Belgica, historia y memoria de un exilio infantil 1936-1940.

Liburu horrek izan nahi du lekukotasun bat, nun idazleak nahi baitu hobeki erakutsi euskaldun haur horiek jasan zutena.

Gerla denbora zen. Francorengatik, euskaldun haur batzu igorriak izan ziren herritik kanpo.

Erakutsia da nola partikatuak izan ziren Belgika eta Frantziako toki batzuetan, eta ere zoin lan ederra eman zuen Euskal gobernamenduak haur iheslari horien alde.

Liburu horren idazlea Jesus Alonso Carballes jauna, Bilbotik etorri da bere liburuaren presentatzerat